LA SALLE JAIAK 2010!

Eneritz Azqueta (DBH 4)


Urtero ikasturtea bukatzear dagoenean, salletar guztiak irrikatzen gaude eskolako festak ospatzeko eta eskolaren umore onaz gozatzeko. Aste osoan zehar, klase orduetako azkenekoa galdu genuen zenbait kiroletan jokatzeko. Nabari egin zen , nola klase bakoitzak, taldean jokatzen saiatzen zen lehen postua irabazteko; honi esker, ostiralean irakasleen kontra jokatu ziren finalak.
Horretaz gain, asteko arratsaldeetan hainbat ekitaldi berezi antolatu zituzten: Ikasleen kontzertua, aerobitona, dantzaldia, etab. Esan beharra dago, aurten dantzaldia hobeto antolatuta egon dela. Musika oso ona izan zen eta guztiei gustatu zitzaizkigun sarrerarekin eman zizkiguten eskumuturrekoak. Nire ustez, hurrengo urterako aldatuko nukeen gauza bakarra argi gutxiago egotea izango litzateke.


Ostirala egun bereziagoa izan zen; ez zen klaserik eman. Goizean zehar tailerretan egon ginen. Hamaiketakoa izan ondoren, herri kirol txapelketa eta ginkana egin ziren. Ginkana eskolan nolakoa izaten den denok dakigula uste dut, oso dibertigarria eta nazkagarria aldi berean. Batxilergoko ikasleek antolatu zuten guztia eta honetan parte hartzeko, lotsa guztia kanpoan uztea baino ez zen behar.


La Salle jaiei bukaera emateko, urtero larunbatean egin ohi den ospakizuna egin zen. Egun osoan zehar jarduera asko egon ziren. Baina eguraldiak ez zigun asko lagundu. Ala ere, ikasle, lagun, eta guraso dexente egon ziren gaueko festan.
Eskolako jaia oso ondo datorkigu ikasleoi azterketen aurretik pixka bat lasaitzeko eta ikasturtea ahal den hoberen bukatzeko.

ESKERRAK EMATEKO GARAIA

Sonia Fraile Sánchez (2. BATX)


15 urte...
180 hilabete...
720 aste...
5.040 egun...
129.960 ordu...
7.257.600 minutu...
435.456.000 segundo...

... eta milaka momentu elkarrekin.









Aurten bukatzen da askorentzat 15 urtetan zehar idatzitako istorioa.
Orain dela gutxi eskolako liburuxka hartu nuen nire gelako argazkia ikusteko asmoz, eta bazirudien inoiz ez nintzela orrialde horretara iritsiko. HH 2, ..., HH 5, LH 1, ..., LH 6, DBH 1, ..., DBH 4, BTX 1 ... eta hortxe, amaieran, 101., 102. eta 103. orrialdetan, BTX. 2.
Egia da, bai, luzea izan da egindako bidea; haur hezkuntza hasi genuenetik hainbeste denbora pasa izana gezurra dirudi...

Horrela, esker oneko egunean, guztiok elkarrekin gogoratu ditugu txikitako anekdotak, eta ez hain txikitakoak ere bai.
Inoiz ez ditugulako ahaztuko bustitzen ginenean Karmelek jartzen zizkigun galtzak, ezta mantalen erabilera ezberdinak ere. Guztirako balio zuten... Mikel eta Enararen, eta Aaron eta Ainhoaren ezkontzetan erabili genituen, baita kaiolan egiten genituen San Ferminetako entzierroetan ere.
Aurrerago, bihurrikeriak aurkitu genituen, eta horiekin garai haietako zigorrak ezagutu genituen: “eskuak buru gainean!!”, “errekreorik gabe!!”, eta horietakoak.

Eta DBHra iritsi ginen, txirula atzean utziz Lorearen xilofonoa hartzeko. Nork ez ditu gogoratzen Ingeleseko aditz irregularrak Ricardorekin klase eman ondoren? Eta Barriako amodioak?
Denbora igaro zen, eta DBHn Iñigo Villar-en “se me ha caído”-tik (sabaian zintzilik zegoen arkatzari begira), BTXn Igor-en “yo de mayor quiero ser mongologo”-ra pasatu ginen.

Eta orain, bukatzear gaudela, iritsi da garaia eskerrak emateko:
gurekin egon diren ikaskide guztiei, txikitatik egon direnei, bidean geratu direnei edo bukatu gabe utzi zutenei, eta baita beranduago etorri direnei ere.

Eta ez ditugu ahaztu behar pertsona bezala zer edo zer irakatsi diguten irakasle horiek...

Beti gogoratuko ditugulako Jaioneren gogoetak... beti zer pentsatu ematen dutenak eta bakoitzak bere barnetik bere sentimenduak ateratzeko balio dutenak...
Bearen “Que una peina muchas canas”, edo gogoetetan... “errepikatu azken esaldia”, “errepikatu”, “errepikatu”, eta horrela bost edo sei aldiz...
Yolandaren hurbiltasuna, beti edozertan laguntzeko prest...

Imanolen gauzak esateko era, badirudiela ez dagoela ezer esaten ari, baina benetan dena esaten duela; bronka botatzea baino eraginkorragoak direlako bere hitzak...
Juanen “apuntatu, apuntatu! Ez nagoela konferentzia bat ematen ari!!”, eta garrantzitsuagoa dena, beti leku guztietan egoteko duen gaitasuna. Edozein arrazoirengatik triste, desilusionatuta, haserre... bazaude, momentu horretan beti bera agertzen delako zu entzuteko prest eta lasaitzen lagunduz.
Goitizenak, made in Periko: “Willy”, “Lupi”, “Cerro”, “SoniA eta SoniB” (edo berdina dena, “Zipi eta Zape”); eta bere esaldi eta abesti tipikoak: “If I were a rich man”, “esto es una chorradilla de Beethoven”, “aix... me bibra el pecho y no es por amor”... eta ez ditugu ahaztu behar bere kalkuluak... “gutxi gorabehera...” eta kurtsoa amaitu dela eta oraindik ez dakigula nola egiten duen beti erantzun zuzena asmatzeko!! Baina benetan eskertzekoa dena berak duen bihotz handia da, egiten dituen gauza guztietan jartzen duen ilusioa. Harritzekoa delako beti klasea emateko etortzen den gogoarekin, jartzen duen ilusio horrekin kutsatu egiten gaituelako. Edozer gauza esaten duela, badirudi gauzak aurrera ateratzeko indarrik ez zegoela uste genuen lekutik indarra ateratzen dela...
Gauza horiek guztiak ezin direlako ahaztu, ezinezkoa da, gure barruan zerbait aldatu dutelako. Eta hauek irakasle gutxi batzuk dira soilik, beste asko badaude gugatik gauza handiak egin dituztenak eta testu honetan ez direnak agertzen...

Beraz, aprobetxatu duzuen aukera, gure kexen gainetik badirelako benetan onak diren gauzak. Gelditu pixka bat, eta begiratu zuen ingurura, irakasle onak dituzue, eta pertsona hobeagoak.

Gurekin bide hau ibili duzuenei, eta aurrera jarraitzeko animatu gaituzuenei:
------------------------- MILA ESKER! ------------------------

Hemen pasatu ditugun urteak ahaztezinak izatea lortu duzuelako...
Gure desirarik onenak denentzat!!

3. KAPITULUA

Berriro, nire logelan burutik zure irudia kendu ezinean nire arrazoiak zure perfekzioaren existentzia dudan jartzen hasten zen, baina zu existitu behar zienen, sentimendua indartsu hauek existitzen ziren nire barnean, beraz zu existitzen zinen; ezin nuen beste gauzarik onartu.


Egoera horretan atera nintzen kalera, ezinegoneko putzu batean sartu, zure begiak bilatzen zureak ez zinen aurpegi guztietan. Zer uste nuen, zu batean agertuko zinela nire ametsetan bezala?

Bueltaka ibili nintzen egun osoa, parkean, hondartzan, eta ezagutzen eta ezagutzen ez nituen leku guztietatik, baina zu ez zeunden, benetan erreala al zinen? Agian nire bakardadearen emaitza zinen, nire ezkutuko sentimenduen emaitza, niretzat bakarrik egindakoa, nire burua egindakoa.

Hori egia bazen, nire bihotzaren azkenengo maitasun taupadak gure ametseko hondartzan gertatu ziren, izan ere, zu ezagututa, ezingo nuen beste inor maitatu, gutxienez zu maitatu zintudan bezala. Nire bizitza zure ezpainetan bukatu zen, hortik haurrera sentimendurik gabeko gorputza izango nintzen.

Pentsamendu horretan murgildurik, nire ingurua begiratu gabe, bueltaka segitu nuen hirian barrena. Bat-batean, abisurik gabe, lore usainak bildu ninduen, ezinezkoa zen, oraingoan ziur nengoen, esnatuta nengoen, baina, egia zen, burua altxatu nuenena hor zeunden, niri begira eta zure irribarre perfektuarekin, benetakoa zinen!

Dena dela, zugana poliki hurbildu nintzen, oraindik posiblea zen nire buruaren burutapen bat izatea bakarrik, baina zu ukitzean eta barruan nuen maitasun sentimendua handitzean, konturatu nintzen benazko zinela eta oraingoa, ez zela egongo ez eguzkirik ez urik gure amets erreala amaitutzat emateko.
IRAGARKIAK

Nola baloratuko zenuke gure blog-a?